189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4186
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 276/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 276/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Irma Yurley Soto Mayorga.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Demandatua: Torqui Betancur Quintero.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
470/2015 epaia, 2015-09-07koa, adostasunik gabeko dibortzioari buruz jarraitutako 276/2015 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Irma Yurley Soto Mayorga-ren eta Torqui Betancur Quintero-ren artean jarraitu da, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.
Torqui Betancur Quintero demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.