Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4185

EDIKTUA, 437/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 437/2015-P hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Unax Azkonaga Ibañez eta Iker Azkonaga Sanz.

Abokatua: Raimundo Arribas Gomez.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Fabian Andres Rodriguez Valdes eta Linea Directa Aseguradora Compañia de Seguros y Reaseguros.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 128/2015 epaia eman zen 2015-09-02an, eta hau da haren epaitza:

Partez baiesten dut Iker Azkonaga Sanz-ek eta Unax Azkonaga Ibañez-ek jarritako demanda, Fabian Andres Rodríguez-en eta Linea Directa Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. sozietatearen aurkakoa. Ondorioz, alderdi demandatua kondenatzen dut zenbateko hauek ordaintzera alderdi auzi-jartzaileari: guztira 3.047,05 euro (zainpean jarrita eta dagoeneko bere ordezkaritza prozesalari entregatuta daude); horietatik, 2.827,04 euro Iker jaunari dagozkio, eta 220,01 euro, berriz, Unax jaunari. Horrez gain, aseguru-etxe demandatukideak zenbateko horren gaineko interesak ordaindu behar ditu (Aseguru Kontratuen Legearen 20. artikulua), 2014-10-18tik 2015-06-11ra. Kostuak ez zaizkio esanbidez inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 03 0437 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fabian Andres Rodriguez Valdes demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala