189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4182
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 613/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).
Judizioa: 613/2014, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Jenny Biviana Muñoz Amari.
Alderdi demandatua: Freddy Mauricio Perez Pozo.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzkoa.
Nik, Sergio Piñan Suarez-ek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: 613/2014 zenbakiarekin, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, zeinaren autoetan ebazpena eman den, interesdunak eskura duena bulego honetan.
Helbide ezagunik ez duenez, Freddy Mauricio Perez Pozo demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao, 2015eko irailaren 1a.
IDAZKARI JUDIZIALA.