Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4181

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 771/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 771/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Luz Edith Arroyo Andia.

Alderdi demandatua: Raul Fernando Moreno Alvarez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 771/14(O) prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan; haren autoetan ebazpena eman da, eta interesdunak eskura du bulego honetan.

Helbide ezagunik ez duenez, Raul Fernando Moreno Alvarez demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala