Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4180

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 110/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Adingabeak hartzeari buruz Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu den 110/2015 prozeduran, autoa eman da 2015eko irailaren lauan; Fatima Hosni Ruesgas interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.

Auto hori aurkaratu ahalko da, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtso bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Fatima Hosni Ruesgas demandatuari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko irailaren bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala