Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4177

EBAZPENA, 2015eko irailaren 3koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako 2015eko plazen esleipenen zerrenda argitara ematen duena.

2015eko apirilaren 7an argitara eman zen EHAAn Kultura sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Agindua, 2015. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako plazetarako deialdia egiteko.

Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Auzolandegiak programako plazak esleitu ditu, agindu horren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan ezarritakoa betetzeko. Esleipenen berri interesdunei jakinarazi zaie.

Agindu beraren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, Auzolandegiak programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren Auzolandegiak programako 2015eko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagutu dezaten (ikusi eranskina). Auzolandegiak programako plazen 2015eko deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduaren bidez arautu da (2015eko apirilaren 7ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 3a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala