189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4173
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: « Agindua, 2015eko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zarauzko «Antoniano Ikastetxea» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako akatsak antzeman dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abuztuaren 16ko Aginduaren testuan, zeinaren bitartez Zarauzko «Antoniano Ikastetxea» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena eman zitzaion (2015eko abuztuaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 149. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2015/3470 (2/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:
«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.»
baina honela esan behar du:
«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:
● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.»