189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4170
EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Sidras Borda» LTZaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzekoa.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Sidras Borda» LTZaren (zenbakia: 86; egoitza soziala: Astigarraga, Gipuzkoa) desegitea eta deuseztapena, 2015eko abuztuaren 17an. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SSen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.