184. zk., 2015eko irailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4063
IRAGARKIA, helikopteroen mantentze-lana egitea eta haien pieza generikoak berritzea xedetzat duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (Espedientea: E-012/2015).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: E-012/2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: helikopteroen mantentze-lana egitea eta haien pieza generikoak berritzea.
c) Loteak: ez dago.
d) Lizitazioaren iragarkia noiz eta non eman zen argitara: 2015eko martxoaren 18ko EHAA, 53. zenbakia.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 500.000,00 euro. BEZa: salbuetsita.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-data: 2015eko ekainaren 2a.
b) Formalizatu den eguna: 2015eko ekainaren 30a.
c) Kontratista: Sabadell Helicopters Service Center, SLU.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.
Erandio, 2015eko irailaren 9a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.