Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2015eko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3815

IRAGARKIA, 2015eko abuztuaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Lizartzako (Gipuzkoa) udalerrian, gas natural kanalizatua banatzeko administrazio-baimenerako eskabidea.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE) aurreikusitakoarekin bat etorriz, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, jendaurrean erakusten da honako eskabide hau:

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, SAU; helbidea: Bilbao (Bizkaia), Concha Jeneralaren kalea, 20 (PK: 48010).

– Eskabidearen xedea: Lizartzako (Gipuzkoa) udalerrian, gas natural kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurretiko administrazio-baimena eskuratzea.

– Espedientea: RI. 20/24154 - CGF. 2015/10.

Eta hori guztia argitara ematen da, lehia egin dezaketen eskabideak aurkeztu ahal daitezen. Horretarako, hogei eguneko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu behar dira (Donostia, Easo kalea, 10 (PK: 20006).

Lehia-prozedurara aurkezteko eskabidearekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira:

– Instalazioaren helburua. Banaketa egingo den gunearen deskribapena eta etorkizuneko hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, halakorik bada, biltegiaren kokapena.

– Ezaugarri tekniko nagusiak.

– Banaketa-sarearen planoak.

– Zenbatetsitako aurrekontua eta eskainitako instalazioa ordaintzeko baldintzak.

– Administrazio-baimenerako eskabidea egiteko epea, instalazioen xehetasun-proiektuari dagokiona, eta lanak egiteko eta instalazioak martxan ipintzeko epea.

– Proiektua garatzeari dagokionez, gaitasun legala eta teknikoa eta kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko agiriak.

Donostia, 2015eko abuztuaren 27a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala