170. zk., 2015eko irailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3810
IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela: Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua aldatuko lanen zuzendaritzarako laguntza teknikoa. 1. fasearen banakatua. Espedientea: URA/003A/2015 espedientea.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: URA/003A/2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua aldatuko lanen zuzendaritzarako laguntza teknikoa. 1. fasearen banakatua.
c) Loterik: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den eta zein aldizkaritan: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015eko apirilaren 7koa, 2015/1542. zk.
3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta zortzi mila hirurehun eta hirurogeita hamabost euro (408.375), BEZa barne.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko uztailaren 24a.
b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2015eko uztailaren 30a
c) Kontratista: LKS INGENIERÍA S.COOP.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hamaika mila eta bostehun euro (211.500), BEZik gabe.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 2a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.