159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3609
IRAGARKIA, UPV/EHUko Errektorearen 2015eko ekainaren 18ko Ebazpen Proposamenaren berri ematen diona, UPV/EHUko Irakasle Elkartuko 270. plaza esleitzeko hautaketa-prozesuaren ebazpenaren aurka 2015-02-13an jarritako errekurtsoa dela-eta (plazaren deialdia: 2014-10-17).
Saiatu gara Luis Lupiáñez Carrillo jaunari aipatutako ebazpen-proposamenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoaren arabera.
Ebazpen-proposamena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
Ebazpen-proposamenaren eduki osoa jakin nahi badu, Lupiáñez Carrillo jauna UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordetzara joan beharko da hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g. – 48940 Leioa.
(Ikus .PDF)
Leioa, 2015eko uztailaren 21a.
UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.