Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3607

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, N-2015-48-1556-M espedienteari buruzkoa.

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu ondoren, Estibaliz García Martín andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, N-2015-48-1556-M espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau argitara ematen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua (Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta Administrazioaren beste aldaketa batzuk jasotzen dituen irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua) eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Eskaerako formularioa.

– Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titular izan beharko du.

(Ikus .PDF)

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, aipatutako agiria Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik 10 eguneko epea ematen diogu eskatzaileari Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala