159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3606
EDIKTUA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, diru-laguntzen espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.
Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketaren arabera, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezaketela (Intxaurrondo kalean 70-2.a, 20015 Donostia).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.