Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3605

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren izapidetze-prozeduren jakinarazpenei buruzkoa.

Honi erantsitako zerrendan ageri direnei ezin izan diegu jakinarazpena berariaz egin, ezagunak ez direlako, egon ez direlako, haien helbidea ez dakigulako edo beste arrazoi batzuk izan direlako. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua–, eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta zitazio honek eraginpean hartzen dituen interesdunei edo haien ordezkariei errekerimendua egiten zaie 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion lurralde-bulegora joan daitezen, jakinarazpena aurrez aurre egin dakien. Epe hori iragandakoan, jakinarazpena egindakotzat hartuko da, legezko ondorio guztietarako, adierazitako bulegora joateko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala