159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3604
IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 7koa, Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkariarena, zuzkidura-bizitokien esleipenen ebazpenak jakinarazteko dena.
Zerrendan dauden pertsonen jakinarazpenak egiten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:
Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5., Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertu direnetik zenbatzen hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez bada, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
(Ikus .PDF)
Donostia, 2015eko uztailaren 7a.
Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria,
ANA ISABEL MARURI URIARTE.