Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3602

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 13koa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Kanpezuko udal-mugartean (Araba), Santikurutze Kanpezuko herrigunean, gas natural kanalizatua banatzeko administrazio-baimenaren eskabidea.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legearen 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE) aurreikusitakoarekin bat etorriz, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, jendaurrean erakusten da honako eskabide hau:

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; helbidea: Concha Jenarala kalea 20, Bilbao - Bizkaia (PK 48010).

– Eskabidearen xedea: Kanpezuko udal-mugartean (Araba), Santikurutze Kanpezuko herrigunean, gas natural kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurretiko administrazio-baimena eskuratzea.

– Espedientea: RS. 01/41843 – CG0. 2015/55.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskabideak aurkez ahal daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan –Samaniego kalea 2, 01008 Gasteiz– argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Lehia-prozeduran aurkezteko eskabidearekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta, bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira:

– Instalazioaren helburua. Banaketa egingo den gunearen deskribapena eta etorkizuneko hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, hala badagokio, biltegiaren kokapena.

– Ezaugarri tekniko nagusiak.

– Banaketa-sarearen planoak.

– Zenbatetsitako aurrekontua eta eskainitako instalazioa ordaintzeko baldintzak.

– Administrazio-baimenerako eskabidea egiteko epea, instalazioen xehetasun-proiektuari dagokion epea eta lanak egiteko eta instalazioak martxan ipintzeko epea.

– Proiektua egiteko gaitasun legala, teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa ziurtatzen duen dokumentazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.

Arabako Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala