159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3600
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, ETS-ko sarearen tailerretarako eta geltokietarako gas hornikuntzari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: ETS-ko sarearen tailerretarako eta geltokietarako gas hornikuntza.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015eko ekainaren 4a, 103. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita zortzi mila bostehun eta berrogeita zazpi euro eta berrogeita lau zentimo (148.547,44), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko uztailaren 9a.
b) Esleipenduna: Iberdrola Clientes S.A.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamar mila hirurehun eta hemeretzi euro eta hogeita hamalau zentimo (110.319,34), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamabi (12) hilabete.
Bilbao, 2015eko uztailaren 21a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.