Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3596

EDIKTUA, 585/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia - Merkataritza arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 585/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sistemas Tecnicos de Encofrados, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Alfredo Aja Garay.

Demandatua: Roberto Sanchez Fernandez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesean den Roberto Sánchez Fernández-en aurka, Alfredo Aja Garay ordezkaturik Sistemas Técnicos de Encofrados, S.A.k aurkeztutako demanda baietsi egiten dut funtsean; eta Sistemas Técnicos de Encofrados, S.A.ri honako hauek pagatzera kondenatzen dut Roberto Sánchez Fernández: 97.381,92 euro (93.930,89 euro gehi 3.451,03 euro), 2014-10-01etik hara diruaren interes legezkoa, zeina epai honetatik aurrera bi puntutan emendatuko den.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, adieraziko dira: aurka egiteko zein alegaziotan oinarritzen den, zein den apelatutako ebazpena eta zein diren aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0844 1111 04 0585 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 15ean.

Roberto Sanchez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala