Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3595

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 406/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 406/2014 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Elena-Loredana Cenan-ek eskatuta hasi da, Iulian Cenan-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

91/2015 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Bilbao Astigarraga andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Elena-Loredana Cenan.

Abokatua.

Prokuradorea: Miren Itxaso Esesumaga Arrola.

Alderdi demandatua: Iulian Cenan.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

1.– Elena Loredana Cenan eta Iulian Cenan ezkontideek osatutako ezkontza dibortzioz desegiteko agintzen dut.

2.– Behin betiko neurri hauek ezartzen ditut, aurretik ezarritakoak ordezkatzen dituztenak:

Cristina Cenan alaba adinez nagusiaren elikagaietarako, Iulian Cenan jaunak hilean jasotzen dituen edozein eratako diru-sarrera garbien % 20 ordainduko du, eta, gutxienez, hilean ehun euro (100). Zenbateko hori hileroko lehen bost egunetan ordainduko du, aurreratuta, demandatzaileak zehazten duen banku-kontuan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen datatik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIren aldakuntzen arabera.

Auzialdi honetako kostuen gainean ez da berariaz kondenarik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Iulian Cenan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala