Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3592

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea amaitzen dela egunaren berri ematekoa dena, etxebizitzetan eta etxejabeen elkarteetan instalazio elektrikoa berritzeko inbertsioei laguntza emateko deialdiari buruzkoa.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, 2015eko maiatzaren 13koaz, 2015. urterako etxebizitzetan eta etxejabeen elkarteetan instalazio elektrikoa berritzeko inbertsioei diru laguntza emateko deialdia argitaratzen da – 2015. urtea.

Aipatutako ebazpenaren 3. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, laguntza-programa horretarako eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2015eko uztailaren 31n izango da.

Adierazitakoa kontuan hartuta eta laguntzei lotutako 2015eko ekitaldirako zegoen aurrekontua amaitu denez gero, 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea, 2015eko uztailaren 22ko datarekin, 2015. urterako etxebizitzetan eta etxejabeen elkarteetan instalazio elektrikoa berritzeko inbertsioei laguntza emateko aurrekontu-kreditua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2015eko uztailaren 22a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala