159. zk., 2015eko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3590
AGINDUA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Mutrikun (Gipuzkoa) dagoen «San Miguel Arcángel» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Mutrikun (Gipuzkoa) dagoen «San Miguel Arcángel» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularra den «Compañía de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «San Miguel Arcángel» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Compañía de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Donostiako Elizbarrutia» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Gipuzkoan dago, Mutrikuko udalerriko San Miguel kaleko 7. zenbakian, eta 20002876 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek 2015eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.