Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3572

AGINDUA, 2015eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Peńascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilbon (Bizkaia) dagoen «Peńascal» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat emateko.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48015839.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Peńascal».

Titularra: Peńascal Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Bilbao-Galdakao errepidea, 10; Belategi plaza, 1; Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 75.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Elektrizitatea eta Elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Merkataritza eta jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

○«Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industria:

○ «Elikagaiak elaboratzea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

○ «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Zurgintza, alatzarigintza eta kortxoa:

○ «Arotzeria eta altzarigintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

○ «Instalazioa eta altzari-hornikuntza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:

○ «Jantzigintza eta moda» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– Helduen Oinarrizko Prestakuntzako irakaskuntzak: I., II. eta III. graduak. Edukiera: 7 talde

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala