Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2015eko abuztuaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3512

34/2015 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen zaizkio Radio Estudio, S.A.ri, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez.

2015eko uztailaren 21ean eginiko batzarrean, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsi egin du maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, S.A.ri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, S.A.-ri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 29KO 34/2015 EBAZPENARENA
ERABAKIA, JAURLARITZAREN KONTSEILUARENA, MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOETAKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK RADIO ESTUDIO S.A.RI EMATEKO DENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALAKO 494/2014 EPAI IRMOA BETEZ.

Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen guztira maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak.

Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, 2012ko otsailaren 28ko batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onetsi zituen Jaurlaritzaren Kontseiluak (erabaki hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 29ko 14/2012 Ebazpenaren bidez argitaratu zen), eta, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, lehiaketa publikoaren deialdia egin zen (xedapen biak 2012ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratuak, 51. zk.).

Organo eskudunak irekitako prozeduraren bitartez bideratutako espedientea hasi ostean, eta lehiaketako Balorazio Mahaiak lizentziak adjudikatzeko proposamena egin eta gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, lizentzia horiek eman baino lehen, 2012ko abenduaren 11n egin zuen batzarrean, erabaki hau hartu zuen: «maiztasun-modulazioko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko erabakia» (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren bidez argitaratua – 2013ko urtarrilaren 24ko EHAA, 17. zk.).

2014ko azaroaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 494/2014 epaia eman zuen, Radio Estudio, S.A.k eskatuta aurkeztu zen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebazteko. Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu zuen 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zuen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtso hori Radio Estudio, S.A.k.

2014ko abenduaren 19ko antolaketa-eginbideak irmo deklaratu zuen epai horrek hau xedatzen du: errekurritutako erabakia baliogabetzea eta «lehiaketaren prozedura egintza horren aurreko unera eramatea, errekurtsogilearen alde mahaiak egin zuen lizentziaren esleipen-proposamena behin betiko esleipen-proposamen bihurtuz».

Lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietan ezarritako izapideak beteta, Balorazio Mahaiak, 2015eko uztailaren 1eko bileran, adostu du epaian aipatzen diren lizentziekin adjudikatzeko proposamena Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzea. Adjudikatzeko proposamena aurreko bileran mahaikideen gehiengo botoekin berretsi zen, eta, txosten juridiko baten bidez argudiatutako kontrako boto partikular bat aurkeztuta, akordioaren aktan bildu zen.

Oinarriek hogeita zazpigarren klausulan adierazten dutenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena ikusita, Jaurlaritzaren Kontseiluak lizentziak ematea erabakiko du. Epaian biltzen diren lizentziak emateko egingo den egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta banan-banan jakinarazi behar da, lehiaketaren oinarrietan ezarritakoari eta Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuko 14.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hogeita zortzigarren klausulan adierazten denez, interesdunari lizentzia eman zaiola jakinarazi eta gero, hilabeteko epean sinatuko da administrazio-agiri egokia. Agiri horretara sartuko dira lizitatzaileak bere eskaintza teknikoan hartutako konpromisoak, eta zerbitzu-emaileak nahitaez bete beharko ditu konpromiso horiek.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu ostean, hau

ERABAKI DU:

«Lehenengoa.– Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, S.A.ri ematea. Lehiaketa publikoaren oinarriek ezartzen duenaren arabera lizentziei dagozkien deskribapen eta parametro teknikoak honako hauek dira:

3. blokea - Lurralde Historikoa: Bizkaia - Herria: Getxo.

(Ikus .PDF)

● 9. blokea - Lurralde Historikoa: Araba - Herria: Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Administrazio-agiri egokia legezko egitea, lehiaketaren oinarriek hogeita zortzigarren klausulan adierazten dutena. Horretarako, organo eskuduna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kabineteko zuzendaria da, ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak eskaintzeko beharrezko titulu juridikoak emateko prozedurei dagokienez, horien gaineko administrazio-kudeaketa bidezkoa egitea dagokiolako.

Hirugarrena.– Akordio hau esleipendunari zein interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko du».


Azterketa dokumentala