145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
MONDRAGON AUTOMOCIÓN, S. COOP., AUTOMON, S. COOP. Y CIDIA AUTOMOCIÓN, S. COOP.
3421
IRAGARKIA, Mondragon Automoción, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea), Automon, S. Coop. eta Cidia Automoción, S.Coop. (kooperatiba xurgatuak) kooperatiben arteko xurgapenagatiko fusioari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2015eko ekainaren 30ean Mondragon Automoción, S. Coop., Automon, S. Coop. eta Cidia Automoción, S. Coop.-en Ohiko Batzar Orokorrek, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, kooperatiba horiek fusionatzeko erabakia hartu dutela, Mondragon Automoción, S. Coop.-ek Automon, S. Coop. eta Cidia Automoción, S. Coop. xurgatuz. Bi kooperatiben kontu auditoreek egiaztatutako 2014ko abenduaren 31n itxitako fusio balantzeak onartu dira, eta fusio akordioa 2015eko ekainaren 16an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Fusio Proiektura egokitu da. Modu honetan, Automon, S. Coop. eta Cidia Automoción, S. Coop. likidatu gabe desegin dira eta beren ondareak, hurrenez hurren, osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu dira Mondragon Automoción, S. Coop.-era.
EKLren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela fusioan parte hartu duten kooperatibetako aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean ez egonda, azken fusio akordioaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.
Modu berean adierazten da fusioan parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea, EKLren 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera, fusio akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.
Arrasate (Gipuzkoa), 2015eko uztailaren 8a.
Mondragon Automoción, S. Coop. eta Automon, S. Coop.-eko Errektore Kontseiluko lehendakaria,
JUAN MARÍA PALENCIA FERNÁNDEZ.
Cidia Automoción, S. Coop.-eko Errektore Kontseiluko lehendakaria,
MIKEL ANGERU URIBE ALTUNA.