Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3419

IRAGARKIA, Compañía Logística de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko Zierbenako udal-mugarteko instalazioetarako aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: 3-11/V/B.

Eskatzailea: Compañía Logística de Hidrocarburos CLH, S.A.

Jarduera: Merkantzia arriskutsuak biltegiratzeko gordailua.

Jardueraren kokapena: Portuko eremua. Punta Sollana-Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi Kanpoaldeko Estuarioa.

Isurketa gunea. Jariatze-urak:

UTM koordenatuak (ETRS89): X= 493.185 Y= 4.800.771.

Isuri-mota eta bolumena: Jariatze-urak (987 m3 urtean).

Jende guztiak jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, aipatutako epean, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Uribitarte kalea 10, 48001, Bilbao). Bertan, espedientea eskuragarri izango da, nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2015eko uztailaren 22a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala