Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3416

EDIKTUA, 293/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 293/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jhenny Rossi Ilaja Vila.

Abokatua: Myriam Jose Sanchez-Guardamino Elorriaga.

Prokuradorea: Olga Maria Miranda Fernandez.

Demandatua: Jose David Ureña Flores.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

José David Ureña Flores jaunaren aurka, Jhenny Rossi Ilaja Vila andreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta, bere XXXXX alabari dagokionez, demandatuari guraso-ahala kentzea erabakitzen dut; hortaz, Ilaja Vila andreak baliatuko du guraso-ahal osoa.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Adingabekoaren jaiotzari dagokion erregistro zibilean egin bedi guraso-ahala kentzeari buruzko orri-bazterreko oharra.

Jose David Ureña Flores demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko ekainaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala