Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3413

155/2015 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat egitea eta kentzea xedatzen duena.

Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, azken hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak, eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den goi ikuskaritza.

Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokie irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea, hori guztia kalitatezko hezkuntza emango dela bermatzen duen planifikazio demokratikoaren eta parte-hartzailearen markoan.

Ildo horretatik, Eraikuntza eta Obra Zibilaren lanbide-arloari beste ikuspegi bat emate aldera, komenigarria da ikasketa horiek eskainiko dituen ikastetxe berri bat sortzea.

Bestalde, Itsas-arrantza eta elikagai-industriaren lanbide-arloen irakaskuntza behar bezala planifikatzeko, arlo horiek irakatsiko dituen ikastetxe espezifiko bat sortu beharra dago.

Gainera, oinarrizko lanbide-heziketako zikloetan ikasten dutenei prestakuntza ematen jarraitzeko eta laneratzen lagunduko dien prestakuntza-ibilbideak, euren trebakuntzarekin bat datozenak, eskaintzeko, beharrezkotzat jotzen da Gizarte Berrikuntzako lanbide-heziketako ikastetxe integratua sortzea.

Azkenik, Ermuan bigarren hezkuntza publiko osoa behar bezala planifikatzeko, komenigarria da udalerri horretako bigarren hezkuntzako bi institutuak batzea.

Horregatik, Hezkuntza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eraikin adimendunen garapen iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua sortzen da (kodea: 20015056; EAEko kodea: 013532), helbide honetan: Iñigo de Loyola kalea 6, 20160 Lasarte-Oria. Ikastetxe horrek ziklo hauek eskainiko ditu: eraikuntzako teknikaria; barnealdeko, dekorazioko eta birgaitzeko obretako teknikaria; eraikuntza-proiektuetako goi-mailako teknikaria, eta instalazio termiko eta fluidodunen proiektuak garatzeko teknikaria.

2. artikulua.– 1.– Elikagai-industrien eta akuikulturaren garapen iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua sortzen da (kodea: 20015068; EAEko kodea: 013533), helbide honetan: Muelle kalea z.g., 20830 Mutriku.

2.– Akuikulturako goi-mailako teknikarien zikloa kentzen da IES MUTRIKU BHI ikastetxetik, eta Elikagai-industrien eta akuikulturaren garapen iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan sartzen da. Ikastetxe horrek, gainera, elikagai-industriaren prozesuetako eta kalitateko goi-mailako teknikarien zikloa emango du.

3. artikulua.– 1.– Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua sortzen da (kodea: 20015071; EAEko kodea: 013534), helbide honetan: Karmelo Labaka kalea 7, 20120 Hernani.

2.– IES Hernani BHI-tik honako prestakuntza-ziklo hauek kentzen dira: sistema elektroteknikoak eta automatizatuak, fabrikazio mekanikoko diseinua eta animazio sozio-kulturala eta turistikoa goi-mailako zikloak; mantentze-lan elektromekanikoa erdi-mailako zikloa, eta fabrikatzea eta muntatzea oinarrizko lanbide-heziketako zikloa. Horiek guztiak Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratura pasatuko dira.

4. artikulua - IES Ermua BHI ikastetxea sortzen da (kodea: 48018944; EAEko kodea: 015779). Ikastetxe hori sortzeko, Ermuko (Bizkaia) udalerriko ikastetxe publikoak hauek kendu eta batu dira:

– IES Ongarai BHI (kodea: 48011858; EAEko kodea: 015085).

– IES Anaitasuna Ikastola BHI (kodea: 48011861; EAEko kodea: 015086).

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala