Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3411

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, baterakoa, 2015eko uztailaren 24ko Ebazpena Segurtasun Sailaren Gurenet atarian noiz jarri den iragartzeko dena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko prozeduran (izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketaren sistemen bidez hornitu beharrekoak) behin betiko egin diren esleipenak jakinarazten dira. Prozedura horren deialdia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da (C106, C107 eta C108).

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko baterako Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko deialdia onetsi eta iragartzen da (izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak). Ebazpen horren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak emandako eskumenez baliaturik,

EBAZTEN DUGU:

Iragartzea 2015eko uztailaren 24an ebazpen hau jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, baterakoa, 2015eko uztailaren 24ko Ebazpena Segurtasun Sailaren Gurenet atarian noiz jarri den iragartzeko dena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko prozeduran (izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketaren sistemen bidez hornitu beharrekoak) behin betiko egin diren esleipenak jakinarazten dira. Prozedura horren deialdia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da (C106, C107 eta C108).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala