145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
3410
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2015eko uztailaren 24ko Ebazpena Segurtasun Sailaren Gurenet atarian noiz jarri den iragartzeko dena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko prozeduran, merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen -Ertzaintzakoen- behin betiko esleipenak. Prozedura horren deialdia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da (C109).
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpeneko hirugarren erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, onartu eta argitara ematen da: merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez (C109), Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko deialdia; eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriaz,
EBAZTEN DUT:
Honako hau iragartzea: 2015eko uztailaren 24an, ebazpen hau jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak hornitzeko prozeduran, merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen -Ertzaintzakoen- behin betiko esleipenak. Prozedura horren deialdia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da (C109).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.