136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3269
IRAGARKIA, Visesaren promozioetan konponketak egiteko enpresen hautaketarako esparru-akordioaren lizitazioari buruzkoa (espedientea lizitazio elektronikorako prest dago).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetuko duen saila: Bezeroaren Arretarako Saila.
c) Espediente zenbakia: 029/2015/C08/AM konpontzaileak.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Visesako promozioetan konponketak egiteko enpresak hautatzeko Esparru Akordioa.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Esparru Akordioaren iraupena bi urtekoa izango da baina bi urte gehiago luzatu ahalko da.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Konponketen esleipendun eta hornitzaileak hautatzeko prozesua denez, ezin da kontratuaren zenbateko zehatza definitu, konponketak Visesak une bakoitzean dituen beharren menpe baitaude.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 88. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, Visesaren promozioetan konponketei zuzenduta dagoen zenbatekoa, gehienezko kontratazio eperako –luzapen posibleak barne–, 2.999.998 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta lizitatzaile posibleei informazioa eskaintzeko helburuarekin bakarrik azaltzen da eta horrek ez du inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Visesarentzat.
5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa) edo www.visesa.com webgunean.
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko irailaren 7a.
6.– Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Sailkapena: C taldea, – azpitaldea, A kategoria.
b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.
7.– Esleitzeko irizpideak:
1) Eskaintza ekonomikoa (50).
2) Bermeak eta gainprestazioak (50).
a) Aurrekontuak aurkezteko epeak murriztea (06).
b) Gorabeheren egoera jakinarazteko epeak murriztea (06).
c) 24 orduko zerbitzua – 365 egunetan (02).
d) Berme-epeak handitzea (06).
e) Zigor ekonomikoak konponketa epeak ez betetzeagatik (06).
f) Premiazko gorabeherentzako arreta epeak murriztea (05).
g) Akabera akastuna duen gorabeheragatiko zigor ekonomikoa (06).
h) Gorabeherentzako konponketa txostena gaineratzea, 500 euro baino gehiagoko konponketen kasuan (06).
i) Kontratuari esleitutako giza-baliabideen gainprestazioak (02).
j) Dokumentuan eskatutako gutxienekoei buruzko gainprestazioak (05).
8.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 8a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez ere. www.contratación.info
Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Data: 2015eko irailaren 22a.
e) Ordua: 10:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.
12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: ez da egokia.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 14a.
VISESAko zuzendari nagusia,
MARCOS MURO NÁJERA.