Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3268

IRAGARKIA. B-3/2015-S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Leioa Hosteleros, S.L., entitateari –Basauriko Ibaigane kaleko 8an dagoen «Restaurante Politena» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko ekainaren 23an zehapen-espedienteari hasiera eman zaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batzuengatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2015eko uztailaren 10a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala