136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3267
IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 8koa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, Getariako (Gipuzkoa) udal-mugartean, Getariako herrigunean, gas natural kanalizatua banatzeko administrazio-baimenerako eskabidea.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legeko 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE) aurreikusitakoarekin bat etorriz, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, jendaurrean erakusten da honako eskabide hau:
– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; helbidea: Bilbao (Bizkaia), Concha Jenerala kalea, 20 (PK: 48010).
– Eskabidearen xedea: Getariako (Gipuzkoa) udal-mugartean, Getariako herrigunean, gas natural kanalizatua banatzeko sarea instalatzeko aldez aurretiko administrazio-baimena eskuratzea.
Espedientea: RI. 20/24139 - CGF 20157.
Eta guzti hori argitara ematen da, lehia egin dezaketen eskabideak aurkeztu ahal daitezen. Horretarako, hogei eguneko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira (Donostia, Easo kalea 10 (PK: 20006).
Lehia-prozedurara aurkezteko eskabidearekin batera, proiektua, aurreproiektua edo laburpen-memoria aurkeztu beharko da, eta bertan, gutxienez, honako hauek jasoko dira:
– Instalazioaren helburua. Banaketa egingo den gunearen deskribapena eta etorkizuneko hedapenak. Instalazioen, sarearen eta, halakorik bada, biltegiaren kokapena.
– Ezaugarri tekniko nagusiak.
– Banaketa-sarearen planoak.
– Zenbatetsitako aurrekontua eta eskainitako instalazioa ordaintzeko baldintzak.
– Administrazio-baimenerako eskabidea egiteko epea, instalazioen xehetasun-proiektuari dagokiona, eta lanak egiteko eta instalazioak martxan ipintzeko epea.
– Proiektua garatzeari dagokionez, gaitasun legala eta teknikoa eta kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko agiriak.
Donostia, 2015eko uztailaren 8a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.