Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3263

IRAGARKIA, helburu hau duen kontratua egiteari uko egin zaiola jakinarazteko dena: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen bidaia eta ekitaldietarako laguntza.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osalanen Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: OS-3-2015.

d) Iragarpena: 2015eko ekainaren 22ko EHAA, 115. zk.

2.– Kontratuaren suntsiarazpena.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiak 2015eko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, uko egin zitzaion aipatutako kontratua egiteari. Uko egiteko arrazoia izan da asistentzia mediko eta farmazeutikoaren aseguruan estaldura mugagabea eskatu izana (Administrazio-klausula zehatzen plegua, B) atala: istripu-, bagaje- eta hotel-aseguru kolektiboa.). Gerora, egiaztatuta geratu da praktikan ezinezkoa dela esleipendun proposamen-egileak aseguru hori aurkeztea, estaldura mugagabea barnean dela; horrenbestez, uko egin zaio kontratu hori egiteari, interes publikoa eta administrazio ona direla medio.

Hori dela eta, argitara ematen da denek horren berri izan dezaten, Sektore Publikoko Kontratuaren Legearen Testu Bategina onartu duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Barakaldo, 2015eko uztailaren 6a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala