136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3261
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1273/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitatea.
Judizioa: 1273/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Felix Antonio Lera Hernandez.
Abokatua: Jose Ignacio Lopez de Maturana Gumucio.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: Alessandra-Teresinha Alves.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
346/2015 epaia, adostasunik gabeko 1273/2014 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako alderdi hauen artean: demandatzaile gisa, Felix Antonio Lera Hernandez jauna, García Rodrigo andrea prokuradore zuela, eta demandatu gisa, berriz, Alessandra Teresinha Alves andrea (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Horrenbestez, erregearen izenean, ebazpen hau eman da.
Alessandra-Teresinha Alves demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.