136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3259
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko uztailaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2014-2015 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako huts bat atzeman da Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2015eko uztailaren 2ko Ebazpenaren testuan, 2015/3116 (1/1) orrialdean (2015eko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 130. zk.). Ebazpen horren bidez, 2014-2015 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen. Ebazpen horretan aipatzen den «I. eranskina» ez zen argitaratu, eta, hortaz, hemen argitaratzen da.