Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3256

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 4koa, Industria sailburuordearena; honen bitartez, Arin Innopeople S.L-ren baja ematea agintzen da, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian, eta People Innova S.L. dorre-garabiko operadore espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzen da.

Esp.-zk.: SEG/0020/2015.

AURREKARIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko otsailaren 11ko ebazpen bidez Arin Innopeople S.L. dorre-garabiko operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen eta Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian inskribatu zen ondorengo zenbakiarekin: REFPA, A-0112.

2.– 2015eko maiatzaren 13an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, Arin Innopeople S.L.-ren ordezkariak aurkeztutako idatzi bati sarrera eman zitzaion; honen bidez, dorre-garabiko operadore espezialitatean Profesional Baimenduak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi aitortzaren baja ematea eskatzen zuen.

3.– Halaber, 2015eko maiatzaren 13an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, People Innova S.L.-ren ordezkaritzak aurkeztutako beste idatzi bati sarrera eman zitzaion; honen bidez, dorre-garabiko operadore espezialitatean profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa jarduteko baimena eskatzen zuen.

4.– Eskabide horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak bere V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu zituen bereziki:

– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izanik: La Portalada kaleko 1. Solairuartea, 48980 Santurtzi.

– Prestakuntza ikastordu teorikoak ematean erabiltzeko asmoa dituen instalazioen datuak, Azkue kaleko 1 zenbakia, BEC Eraikina, 8. Solairua, 48902 Barakaldon kokatuak daudenak.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

5.– 2015eko maiatzaren 14n, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde ordezkariak People Innova S.L. enpresaren eskariaren aldeko txostena egin zuen, zeren eta elkarte aldaketa bat besterik ez da gauzatu, elkarte berriak Arin Innopeople S.L. enpresak zituen giza eta material baliabide guztiak eta prestakuntza betebeharrak ere bere gain hartzen dituelarik.

Espediente hau ebazteko, honako hauek kontuan hartu eta ondorengoei buruzko aipamena egitea beharrezkoa da:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Dena dela aipatutako lanpostua hutsik dagoela kontuan harturik, aipatu den 190/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriari jarraiki, ebazpen hau luzatzeko eskumena hierarkian gorago dagoen hurrengoari dagokio, hain zuzen ere Industria sailburuordeari.

2.– Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 73 jarraiki, prozedura bat izapidetzen duen administrazio órganoak, prozedura horrekin lotura estua duten beste batzuekin batzea erabaki dezake. Aurrekariek argi uzten dute Arin Innopeople S.L. eta People Innova S.L. enpresen eskarien arteko lotura estua, beraz bi prozedurak batzea erabakitzen da, erabaki honen aurka ez dagokiolarik, artikulo berak dioenaren arabera, inolako errekurtsorik aurkeztea.

3.– Halaber, egiaztatuta geratu da People Innova S.L. delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan, gutxienekoz bezala xedatu diren instalazioak, eta instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan daudela.

4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, garatu beharreko ikastaroei buruzko nahiko agiri aurkeztu da, eta gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztu egin dira. Gainera erakundeak eskatu espezialitatean ikastaroak emateko dituen giza baliabideak justifikatu egin dira.

5.– Bestalde, ez da frogatu erakunde eskatzaileak ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren (obretarako edo bestelako aplikazioetarako garabi dorreei dagokienez, jasogailuen eta mantentze gailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du Dekretu horrek) VI. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak betetzen dituenik.

Hala ere, baldintza horiek betetzea saihestezina denez ikastaroa gauzatzeko, baimena ematea egin daitekeen zerbait dela uste da, beti ere ikastaroaren gauzatze eskaera egiten den unean, eskabide guztiak betetzera baldintzaturik.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian REFPA zk. A-0112 zenbakiarekin inskribatua dagoen Arin Innopeople S.L. entitatearen baja ematea agintzea.

2.– People Innova S.L. entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

– Dorre-garabiko operadorea.

3.– Ebazpen honetan ematen den baimena, ikastaroak hasi aurretik ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren (obretarako edo bestelako aplikazioetarako garabi dorreei dagokienez, jasogailuen eta mantentze gailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du Dekretu horrek) VI. eranskineko 5. puntuan jasotako eskakizunak betetzera baldintzatua dago.

4.– People Innova S.L. Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0116.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari zuzenduta, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala