136. zk., 2015eko uztailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3255
AGINDUA, 2015eko uztailaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko, ohiko lehiaketaren ondorioz notarioak izendatzen dituena.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2014ko urriaren 20ko Ebazpenaz (2014ko urriaren 24ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:
Juan Gómez-Riesco Tabernero de Paz jauna Aguraingo notariotzarako, Iciar Fernández Zornoza andrea lekuz aldatu delako.
María del Pilar Rey Fernández andrea Bermeoko notariotzarako, Rafael Guerra Pérez jauna lekuz aldatu delako.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.