131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3149
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 256/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (256/2015).
Demandatzailea: Rita Eromosele.
Abokatua: Maria Isabel Añon Lesaga.
Prokuradorea: Francisco Jose Del Bello Martin.
Demandatua: Ernest Apia.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-06-11n, eta honako hauek dira xedapenak:
334/15 epaia, MHC 256/15 prozeduran emana, 2015eko ekainaren 11n. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Rita Eromosole andrea, Del Bello jauna prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Ernest Apia jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Ernest Apia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.