Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2015eko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3144

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 970/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 970/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Barakaldoko Portu kaleko 15. zenbakiko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria.

Demandatua: Margarita Martin Moralesen jaraunspen jasogabea.

Gaia: titulu judiziala betearaztea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Gutiérrez Ontoria prokuradoreak Barakaldoko Portu kaleko 15. zenbakiko Jabeen Erkidegoaren ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Margarita Martín Moralesen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak kondenatzen ditut 9.268,26 euroko printzipala ordaintzera ordaindu gabeko kuotengatik eta gastu komunengatik, Zenbateko horrek diruaren ohiko interesa sortuko du ordainketa eskatzen den egunetik; alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Demandatu den Margarita Martín Moralesen jaraunspen jasogabearen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala