Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3132

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 2koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 27ko Ebazpena -VG BI 79/15 espedienteari dagokionez eskatutako laguntzari buruzkoa- jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen- Sektore publikoaren arrazionalizatzeari buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoaren- 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuetan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.

Interesdunarentzat norbanako jakinarazpenaren balioa izan dezan argitaratzen da iragarkia, eta ohartarazpen hauek egiten zaizkio:

Interesdunak ebazpenaren testu osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza dauka eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.


Azterketa dokumentala