Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3130

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzkoa.

Eranskinean jasotako ebazpen-proposamenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatu eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen).

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzara etor daitezke bost eguneko epean, ebazpen-proposamenak zer dioen jakiteko, eta etortzen direnetik edo, etortzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko –espedientea Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan dago; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz– eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala