130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3129
IRAGARKIA, zeinen bidez, jakinarazten baita Teknologia, eta Estrategia zuzendariaren 2015eko apirilaren 22ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea IG-2007/0000313 ebazten duena.
Saneper Comercial, S.A-ri (Gojain industrialdea, San Bartolome-San Andres, z/g) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da.
ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA
Jasotako laguntzak: Laguntzak ematea bai produktu berriak garatzeko proiektuak sustatzeko, bai oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzen laguntzeko (Gaitek programa).
Laguntza emateko ebazpena: 2007ko abenduaren 26ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.
Eskatutako itzulketa: 20.377,93 euro.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, izena (Saneper Comercial, S.A.), espediente-zenbakia (IG-2007/0000313), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).
Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.