130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3128
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko tranbiako bide-seinaleztapena hobetzeko lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: eraikuntzak.
b) Xedearen deskribapena: Bilboko tranbiako bide-seinaleztapena hobetzeko lanak.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko maiatzaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 82. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hemeretzi mila, zazpiehun eta hogeita zazpi euro hirurogeita hamalau zentimorekin (119.727,74), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko ekainaren 23a.
b) Esleipenduna: Etra Norte, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hemeretzi mila, zazpiehun eta hogeita zazpi euro hirurogeita hamalau zentimorekin (119.727,74), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) hilabete.
6.– Bestelako informazioa: proiektu hori FEDER Lurralde Garapenerako Funts Europarraren laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen honek 2013ko abenduaren 17ko Europar Legebiltzarreko eta Kontseiluko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoan sartzeko onarpena dakar berarekin.
Bilbao, 2015eko uztailaren 6a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.