Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3125

EDIKTUA, 198/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu zen 198/2014 prozedura arrunta, Industria Auxiliar Mecanica, S.A. sozietatearen eskariz, Ruben de Arrese-Igor Berganzo, Asier de Arrese Igor Berganzo eta Talleres Arrese, S.C.ren aurka (gaia: judizio arrunta). Bada, prozedura horren gainean 294/2015 epaia eman da 2015-05-28an. Idazpuruak eta epaitzak hau diote:

198/2014 zenbakiarekin erregistratutako judizio arrunteko prozeduran, 294/2015 epaia eman da 2015-05-28an. Prozedura hori, Inamesa, S.A. sozietateak sustatu zuen zenbateko bat erreklamatzeko, Iñaki Sanchiz epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Raúl Díaz letraduak lagunduta, auzi-ihesean diren Talleres Arrese, S.C, Rubén de Arrese-Igor Berganzo eta Asier de Arrese-Igor Berganzoren aurka.

Talleres Arrese, S.C, Rubén de Arrese-Igor Berganzoeta Asier de Arrese-Igor Berganzo demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala