130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3123
EDIKTUA, 545/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 545/2014 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria Teresa Segura Pellon.
Abokatua.
Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lertxundi.
Demandatua: Anita del Socorro Hernandez Rodriguez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2014-12-04an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Anita del Socorro Hernández Rodríguez-en aurka, Maite Segura Pellón-en izenean eta ordez Arrizabalaga prokuradorek aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta demandatua honako hauek pagatzera kondenatzen dut: 5.150 euro, demanda aurkeztu zenetik (2014-07-16) harako legezko interesak, eta kostuak.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1845-0000-03-0545-14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Anita del Socorro Hernandez Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2015eko ekainaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.