Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3122

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 280/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Jose Galindo Oleak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek, honako hau

Jakinarazten dut: María Del Carmen Azkona Humaran andrea, ezkongabea, Miguel eta Luisaren alaba, espainiarra, 1918ko azaroaren 13an Bilbon jaioa eta 2014ko abenduaren 26an Bilbon hila (azken helbidea: udalerri horretako Nicolas Alkorta 4, 2. B) hil denez, epaitegi honetan 280/15-G zenbakiarekin bideratu den abintestato-jaraunsleak deklaratzeko prozeduran, gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskubideren bat dutela uste dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik hasita. Horretarako, kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 9a.

EPAILE MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala