Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3120

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 334/2005 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio hitzez hitz:

185/2015 AUTOA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hamaika.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Durango prokuradoreak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritzan, idazkia aurkeztu du, harreragileek zenbait adingabe harreran hartzeko eskatuz. Alegatzen da adingabeak babesteko ardura duen erakunde publikoaren zaintzapean zeudela aipatu adingabeak eta, haien prestakuntza eta garapen integralerako, komenigarria dela zaindu, mantendu eta heziko dituen familia batek harreran hartzea.

Segundo.– Idazki hori izapidetzea onartu da, eta harreragileek baiezko erantzuna eman dute. Adingabeen aita biologikoari entzun zaio, zeinak harrerarekin desadostasuna adierazi duen; ezinezkoa izan da, ordea, adingabeen ama biologikoaren iritzia entzutea, ez baitakigu non dagoen. Espedientea Fiskaltzari igorri zaio, irizpena eman dezan, eta aldeko txostena eman du, hau da, proposatutako harreragileek adingabeak familia-harrera iraunkorrean hartzearen aldeko txostena.

XEDAPEN ZATIA

Adingabeen harrera eratzea erabaki da, adingabeen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den moduan, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean formalizatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan xedatutako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Argentina Amaya Silva non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala