130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3119
EDIKTUA, 694/2009 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 694/2009 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Penelope Collado Puertollano.
Alderdi demandatua: Estanislao Sanchez Rubio.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da, hitzez hitz honako hau dioena:
«EPAITZA
Estanislao Sánchez Rubio-ren aurka, Penélope Collado Puertollano-k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta
1.– Estanislao Sánchez Rubio kondenatzen dut 21.086,24 euro eta hirugarren oinarrian errekonozitutako interesak ordaintzera.
2.– Kostuak ordaintzera kondenatzen dut Estanislao Sánchez Rubio.
Jakinaraz bedi epai hau legezko eran, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Probintzia Auzitegiaren aurrean. Ebazpena jakinarazten denetik harako 5 eguneko epean; epaitegi honetan aurkeztuko beharko da errekurtso hori.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut».
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazpen-eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2014ko martxoaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.