Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3115

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez, hasiera ematen zaio Oiartzungo (Gipuzkoa) Yurrita edo Ihurrita errota monumentu izendapenez Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko aldiari.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Espainiako Konstituzioaren 148.1.16 eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Aipatutako eskumen hori baliatuz onartu zen uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Oiartzungo Yurrita edo Ihurrita errotak duen kultura-interesa azterturik, eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkeztutako ebazpen-proposamenari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hasiera ematea Oiartzungo (Gipuzkoa) Yurrita edo Ihurrita errota monumentu izendapenez Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari, I. eranskinean azaltzen den mugapenaren, II. eranskinean azaltzen den deskribapenaren eta III. eranskinean jasotako esku-hartze baimendunen erregimenaren arabera.

Bigarrena.– Hasiera ematea Oiartzungo (Gipuzkoa) Yurrita edo Ihurrita errota monumentu izendapenez Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko aldiari; horrela, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean, alegazioak egin eta egoki iritzitako dokumentuak aurkeztu ahal izateko, 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 84. eta 86. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian.

Hirugarrena.– Ebazpena interesdunei jakinaraztea, bai eta Oiartzungo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirola eta Ingurumena eta Lurralde Antolaketa departamentuei, Uraren Euskal Agentziari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ere, jakinarazpenaren egunetik hamabost eguneko epean alegazioak egin ahal ditzaten eta egoki iritzitako dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Laugarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

I. ERANSKINA
MUGAPENA

a) Justifikazioa.

Errota osoan babestu beharrak justifikatzen du mugapen hau, zeinetan sartzen baita azpiegitura hidraulikoa, zeren funtsezko osagaia baita hura definitzeko; eta, areago, kontuan izanik presak badituela berezko balio bereziak; presa horrek bere aldetik ere merezi du babestea. Beraz, mugapen horretan sartzen dira honako hauek: presa bere parte guztiekin (alboko estribuak, presaren gorputza, kanalaren abiaburua), kanala eta ertzetan –hustubidearekin– izan daitezkeen horma indargarriak; eta antepara, estolda edo zoladurapeko ganbera eta lurpeko hustubide-sistema.

Errota hartzen duen eraikuntza edukitzaile gisa sartzen da mugapean; zehazki, beheko solairuan eta estoldaren zoladurapeko ganberan, errotarako instalazioa eta makinaria edukitzeari dagokienez, soilik; eta gainerako eraikina Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean ezarritako babesetik kanpo geratzen dira, salbu eta edukitzailearen funtzioari eragin diezaiokeenari doakionez; betiere, gerora erakinaren gainean ezartzen diren beste babes-mota batzuk eragotzi gabe.

b) Mugapena.

Mugatutako aldea honelaxe definitzen da: presa eta ibilgu-linearen gaineko distantzia bat, 25 m-koa aurrealdean eta 50 m-koa atzealdean, eta 5 m-koa errekaren alde bietan.

Kanala honako hauek mugatzen dute: iparraldetik, meatze-trenbideko bide berdea, eta, hegoaldetik, haren luzera guztian 3 m-ko zabalerako distantzia librea. Antepararen aldea honelaxe mugatzen da: iparraldetik eta ipar-ekialdetik bide berdea, errota-etxearen atzealdeko fatxada-lerrokaduraren luzapen-linearaino, eta gainontzeko aldeetan, anteparak egiten duen okupazioa bera.

Errota hartzen duen eraikuntza sartzen da mugapenean, baina eraikuntza gisa inolako babesik gabe, halako moldez ezen honako hauek bakarrik mugatzen baitira babestutako alde gisa: makinaria dagoen beheko solairua, errota zaharreko paramentu-hormen eta gelaren banaketa markatzen duen habearen artean; eta estoldaren tunela, non kokatzen diren turbinak, parte horretan aurkitzen diren makinariaren osagaiekin, eta lurpeko hustubide-tunela, errekan amaitzen den arte.

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DESKRIBAPENA

Oiartzungo Ugaldetxo auzunean kokatzen da Yurrita errota, Yurrita bidea deritzon errepidearen aldean. Eraikuntza errepidearen alboan dago, Oiartzungo industria-poligonoaren bestaldean. Joan den mendeko eraikin bat da, 70ko hamarkadakoa; etxe zaharraren lekuan altxatua, estolda edo errotapearen gainean, eta beheko solairuan kontserbatu egiten du errotako makinaria, zeina orain dela 10 urtera arte martxan izan baitzen. Biltegi-sala baten eta errotarako geletan ohiko denaren arabera goratutako solairu baten, kokatzen dira pare bi errotari euren kutxarekin, toberak, behealdean azpilak, garabi-besoa eta halako instalazioetarako ohiko diren gainerako lanabesak eta osagarri lagungarriak.

Estolda ganbara gangadun bat da eraikuntzaren azpian, non kokatzen diren bi turbina metaliko, zeintzuek, sifoietatik jausten den uraren indarrez, errotarriak mugitzen dituzten. Kanal-tunelaren bidez egiten da hustuketa, hormigoizko zoladuraren azpitik eta errekaraino doan lurpeko gangadun tartean zehar.

Azpiegitura hidraulikoa hego-ekialdean kokatzen da, eta honako hauek osatzen dute: erakinaren alboko antepara handia, aldi bateko meatze-trenbidearen (egungo bide berdea) paraleloa den 270 m-ko kanala, eta futbol zelaiaren atzealdean kokatutako presa.

Tamaina handikoa eta planta irregularrekoa da antepara, 30 m-ko luzaerarekin eta –parte hedatuenean– 6,5 m-ko zabalerarekin, etxeari lotutako fatxada-aurpegirentzat mehartu egiten delarik. Antepararekiko alde hurbilenean kanala zabalagoa da, eta parteetariko batzuetan harlangaitzez egindakoa da.

Oiartzun ibaiaren ibilbideko erdialdean dago kokatua presa, meandro baten, non ibaia zabaldu egiten baita, terrenoko desnibel naturala aprobetxatuz. 22 m-ko luzera du eta oinarrian 6 m-ko zabalera, eta ibai-ohetik gora 1,22 m-ko garaiera. Ez du ibai hondo handirik eta ezponda bikoitzaz eratua da. Goiko uren aldeko ezponda txikiagoa da, eta goialdean (0,60 m edo) kurbatura suabe bat du, tamaina handieneko isurialde-ezpondarantz doana. Presaren obra harlanduxkoa da, abiaburuen artean era longitudinalean kokatua dago, eta ondo finkatua dagoela ematen du. Eskuinaldean, hustubide edo kanal izateko pasabide txiki bat dago, harlanduxko zinta batez errematatua. 4 m-ko alboko estribuen bidez sendotzen da presa, eta eskumakoak hormigoizko jasodura handi bat du, non uhatearekin kanalaren hasierari bidea irekitzen zaion.

Yurritako egungo presa aldi bateko egurrezko presaren –dokumentazioan aipatutakoaren– segida da, eta, XIX. mendean, egurrezko horren gainean irekitakoa izango da seguruenik, hain justu ere harginen teknika tradizionalen arabera altxatua. Erakuntza-sistema ezezaguna da; baina, antzekoekiko analogia dela-eta, pentsa daiteke barrualdea harrizko material txikiz eraikia dela, eta baliteke egurrezko egituraren parteren bat kontserbatzea.

XV. mendearen hondarretik aurrera eta XVI. eta XIX. mendeen artean dokumentatua dago Yurritako errota; Yurritako maiorazkoaren jabetzen gaineko administrazio eta kudeaketari lotutako hainbat aipu dokumental jasotzen dira; errota maiorazko horren parte zen. Dokumentazioaren bidez patronatuaren (Yurrita-Zuaznabar-Zabala familiak) transmisioa jarrai daiteke, eta bai errotaren historiako zenbat jazoera ere: auziak, obrak... XIX. mendearen hondarretik 1923ra arte, Errenteriako Udalaren zentral elektriko gisa erabili zen errota; baina, hartarako egokitzapen-obra handiak egin ziren, estribuak eta ubidea sendotu eta handituz. XX. mende guztian zehar erabili zen instalazioa. Aldi horretan, hura mantendu eta kontsolidatzeko esku-hartzeak egiten jarraitu zen, sendotze-obretarako (estribuak...) hormigoia erabiliz.

Oiartzungo alde horretako historiaren azken testigantza materiala da errota. Izan ere, delako aldea erabat aldatu baita, transformazio urbanistikoaren eta industria-poligonoak sortzearen ondorioz. Mende hasieran, Oiartzunen martxan ziren 20 errota inguru, eta aipagai duguna da egun geratzen diren bakanetarikoa. Eta aldi bateko aprobetxamenduko erakin zaharra iragan mendean desagertu bazen ere, erakin berriak, batetik, integratu egin zituen errota zaharraren parteak, eta, bestetik, errespetatu egin zituen jarduerarekin aurrera egitea posible egiten duten instalazioak eta parteak; betiere, jardueraren alderdi materialei (makinaria, lanabesak, ekoizpen-teknika, indar eragilea ekoiztea) eta immaterialei lotutako balio etnografikoa zainduaz.

Azpiegitura hidraulikoa ere nabarmentzen da, batez ere presa. Elementu hori ondo eraikia da eta EAEn oso bakan gordetzen den tipologiakoa da, eta Oiartzun ibaiaren pasaia propioaren parte da, zeinetan gorde egiten baitira pasai-balio naturalak. Baina, alde hori hurbil dago ingurumenaren aldetik hondaturik dauden beste batzuetatik. Presa balio naturaletan integratzen da eta ibaiko balio ikusizko eta estetikoen parte da; eta nahiz mendeetan zehar seguruenik sarritan berregin den, iraun egin du, bai historiaren testigantza gisa, bai bere xede ziren instalazioen testigantza gisa.

III. ERANSKINA
ESKU HARTZEKO IRIZPIDEAK

1.– Babestutako elementuan egiten diren esku-hartze guztien helburu dira: hura babestea eta gerora begira osorik transmititzea. Ildo horretan, ondoko hauek egoki kontserbatzea izan behar dute helburutzat jarduketek: azpiegitura hidroelektrikoa, errotako makinariak eta instalazioak; betiere, hura osatzen duten eta Ondasunaren mugapenean sartzen diren parte guztiak babestu eta gordeaz. Hori dela-eta, babestu beharreko elementuan egitekoak diren esku-hartzeak leheneratze zientifikoaren irizpide orokorren arabera egingo dira, eta azpiegitura hidraulikoa eta instalazioak konbertsatzeko egingo dira, eta bai elementuaren parte alteratuak lehengoratzeko ere. Halaber, mugaturiko eremuan egiten diren esku-hartzeek bermatu behar dute gorde egingo direla inguruneko pasaiaren ezaugarriak eta ingurumen-ezaugarriak, babestutako ondasunaren irudia eta adierazkortasuna ahuldu edo lorrindu gabe.

2.– Ondasunean jarduketak egin aurretik, eskua-hartzeari buruzko proiektu tekniko bat egingo da, alorrean espezialista direnek egina. Eta jarduketok oinarri teknikoekin justifikatu beharko dira. Proiektuak elementuaren gaineko estudio analitiko bat jaso beharko du, eta bai exekuzio-proiektu bat ere. Behin esku-hartzea amaitu osten, jarduketari buruzko memoria bat egin beharko da, esku-hartze prozesua dokumentatzeko.

3.– Azpiegitura hidraulikoari dagokionez, kontsolidatzeko eskua-hartzeak egitea beharrezko balitz, horiek honako hauei egokituko zaizkie: jatorriz erabilitako sistemari, teknikari eta eraikuntzako materialari. Kontserbazio prebentiboa (garbiketa, beharrezko kontsolidazio puntualak....) gauzatzen saiatu beharko da, eta desmuntatze-lanak kasu honetan bakarrik baimenduko dira: elementua zaharberritu edo kontserbatzeko jarduketak egiteko behar-beharrezko denean, eta, guztiarekin ere, kontserbatu behar den ondasunari txarrerako eragiten dion gorabehera barik burutu beharko dira aipatu operazioak. Halako jarduketa bat egitea ezinbestekoa bada, lanen kontrol arkeologikoa aurreikusi beharko da.

Iragazkortasun biotikoa errazteko deribazio-kanal bat irekitzea ezinbestekotzat jotzen bada, presaren eta inguruaren ezaugarriak errespetatu eta zainduz egin beharko da esku-hartzea. Halako kasuan, ibaiaren ezkerreko ertzetik egingo da (kanaleko ertzaren aurrez aurre), abiaburua urari goiti egongo da eta elkargunea urari beheiti, gutxienez 5 m-ra eta 10 m-ra hurrenez hurren alboko estribotik; eta fabrika eta ezaugarri egokiekin, zehazki, babestutako ondasunaren eta bere ingurunearen ezaugarriekin bat datozenekin. Berariaz uzten dira bazter honako hauek: presan eskalak eta askak eraikitzeko jarduketak, obra arbitrarioki berriztatzea, eta elementuaren babes-aldean berrian berriz altxatutako eraikuntzak, instalazioak edo hesiak, eta bai ibaia kanalizatzeko obrak ere; zehazki, mugatutako aldean, babestutako ondasunari dagozkion ezaugarriekin eta inguru naturalarekin bat ez datozenak

4.– Zein kokaleku adskribitzen zaien, hantxe iraun beharko dute errota-etxearen barnean diren ondasun higigarriak, salbu eta haiek kontserbatzeko gutxieneko kondizioak ez izan edo eraikuntzan egin beharreko jarduketen ondoriozko premiek aldatzea eskatu. Kasua bada, lekualdaketa eragin duten kausak konpondu ostean, makinaria jatorrizko kokalekuan ipiniko da.

5.– Erreminten eta makinariaren prebentziozko kontserbazioa egiteko ahaleginak egin beharko dira, hain justu ere konponketa- eta mantenimendu-lanak eginez, eta piezak eta parteak ordeztuz; betiere, haiek funtziona dezaten behar-beharrezko den kasuetan soilik. Kasu guztietan ere, antzeko ezaugarriak dituzten elementuak erabiliko dira; zehazki, instalazioaren sistema eragile eta mekanikoarekin bat datozenak.


Azterketa dokumentala